viernes, 23 de marzo de 2012

Emakumeen aurkako indarkeria

ETXEKO TRATU TXARRAK Emakumeen aurkako indarkeria etxeko indarkeria baino zabalagoa den arren, gehienbat etxean bertan gertatzen dira. Etxeko inadarkeriari buruz hitz egitean honetaz ari gara: familiako kideren baten segurtasunari edo ongizateari arriskua dakarkion edozein indarkeria modu (fisikoa, sexuala edo psikologikoa). Etxeko tratu txarren oinarria botere banaketa bidegabe bat izaten da, izan ere, etxeko tratu txarren helburua ez da lesio jakin bat eragitea, beste menderatzea baizik.


 ETXEKO TRATU TXAR MOTAK Fisikoa: hemen sartzen dira biktimaren segurtasun fisikoa arriskuan jarri edo kaltetu dezaketen egoerak. Besteak beste, halako jokabideak sartzen ditu barne: bultzatzea, jotzea, erretzea, edota biktima erasotzeko armak erabiltzea. Psikologikoa: biktimaren osotasun psikikoa arriskuan jarri dezakeen edozein egoera. Mehatxua, iraina, gutxiespena, isolatzea eta inkomunikatzea.... Sexuala: biktimaren baimenik gabe egiten diren sexu praktikei deritze. Ekonomikoa: dirua erabiltzea ukatzen zaionean tratu txarrak jasaten dituen pertsonari. Honakoak hartzen ditu barne: xantaia ekonomikoa, diru-sarrerak kontrolatzea, elkarren arteko ondasunetan emakumeari esku hartzen galaraztea, emakumeari lan egiten ez ustea etab.


 SEXU INDARKERIA Sexu indarkeritzat jotzen dira beste pertsonaren adostasunik gabe gauzatzen diren izaera sexualeko jokabide guztiak. Honelako jokabideak hartzen ditu barne: hitz lizunak, laztanak, bortxaketak... Sexu indarkeria bi taldetan banatuta dago: Sexu erasoak: indarkeria edo larderia tarteko direla gertatzen diren erasoak, kasurik argiena bortxaketa da. Sexu abusuak: indarkeria edo larderiarik gabe egiten diren erasoak dira. Hemen sartuko lirateke adimena gutxiagotuta edukitzeagatik (adingabekoak, zentzurik ez daukaten pertsonak edo ezgaitasun psikiko batzuk dauzkatenak etab.) baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurka egindako abusuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.