jueves, 1 de diciembre de 2011

TELEBISTAREN ERAGINAK

Trumanen showak oso ondo erakusten du gaur egun telebistak duen eragina gizakiengan. Gaur egun eragin horrek indar handia du eta horrek jende asko etxean sarturik edukitzen ditu errendimendu fisikoak asko murriztuz, eta hori da gaur egungo gizentasunaren ondorio nabarmena. Gaixotasun hau daukaten pertsonek ohitura oso txarrak hartu dituzte eta beraien filosofia oso gainbendurik daukate.
Mentalki eta psikologikoki ere eragin handia du, horri sedentarismo esaten zaio.
Orain ariketa fisikoa egitearen gomendioak emango dizkizuegu:
Bihotzeko gaixotasunengatik hiltzeko arriskua gutxitzen du.
Hipertentsiori aurre egiten dio.
Odoleko koipeen profila hobetzen du. Hori oso garrantzitsua da kolesterola dutenentzat.
Intsulinaren menpekotasunik gabeko diabetesa eta hainbat minbizia-bularrekoa eta kolonekoa, batez ere-izateko arriskua gutxitzen du.
Gorputzeko pisua kontrolatzea errazten du.
Indarra eta giharretako erresistentzia hobetzen da. Horrek mesede egingo digu eguneroko bizimoduko beste jarduera batzuk egiteko.
Giltzaduren egitura eta funtzioak mantentzen laguntzen du, eta hori ezinbestekoa da artrosiak jota daudenentzat.
Errazago hartzen da lo, eta loaldiaren kalitatea hobetzen da.
Tentsioa kanporatzen laguntzen du.
Antsietatearen eta depresioaren sintomei aurre egiten eta baikorra izaten laguntzen du. Bizitzeko gogoa pizten du kirola egiteak.
Zahartzaroren kontra borrokatzeko balio du: erorikoak, gaixotasun kronikoak...
SedentarismoaAriketa fisikoa egiten

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.